Duatloien denboraldia hasteko 2 hilabete luze geratzen direnean eta triatloiak hain urruti dauden honetan, gure kirolariak aurre-denboraldian daude murgilduta. Batzuk igeriketa-teknikak lantzen dabiltza, besteak intentsitate gabeko tirada luzeak egiten... Badaude ordea aurre-denboraldia hasi ere egin ez dutenak.
Hala ere, Añorga KKE triatloi taldean kirola eta osasuna eskutik hartuta doazela uste dugu, horregatik zuen prestakuntzan tartetxo bat egin eta zuen herri edo hiriko kirol zentroan esfortzu froga pasatzera animatu nahi zaitugu.
Frogaren onurak argiak dira: osasunarekin hasita bihotza, arnas aparatua eta gihar guztien funtzionamendu egokia ziurtatu, eta noski gure gorputza kirola egiteko gai den jakitea du helburu. Izan ere estatu mailan kirolari diren 200 pertsona baino gehiago hiltzen dira urtean zehar.
Gure errendimenduari dagokionez gorputzak jaso dezaken oxigeno guztia eta entrenatzaileentzat hain lagungarri diren atalase aerobiko eta anaerobikoak neurtuko dizkigute.
Gure atalase frogaren ziurtasuna haratago eramateko, ia klinika guztietan eskuragarri dituzte laktato frogak.Entrenatzaileentzat datu hauek oso garrantzitsuak dira gure entrenamenduak ondo planifikatu eta nahi dugun helburua lortzen laguntzeko.
Amaitzeko prezio eta mota askotako froga fisikoak daudela jakin ezazue, eta nahi dugun erara moldatu dezakegula geurea.
Animo aurre-denboraldiarekin eta badakizue, ZAINDU ZUEN GORPUTZA.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina