2017(e)ko irailaren 14(a), osteguna

2015(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

HONDARRIBIKO SPRINT TRIATLOIA

Larunbatean Hondarribiko sprint triatloian 8 taldekide lehiatu ziren. Triatloi polita non Jaizkibel igo beharrak lasterketa nabarmen gogortzen due. Hondarribiko hondartzan igeri egin ostean bizikleta hartu eta faroko aldapa pikoa igo behar izan zuten lehenik gure kirolariek. Hau jaitsi ondoren Jaizkibeleko portuan gora egin zuten Paradore zaharreraino. 7 km inguru dituen portua igo ondoren jeitsiera azkarra hondarribiko kirol portura. Bertan, bizikleta utzi korrika egiteko zapatillak jantzi eta 5km korrika. Lasterketa bikaina mutilak!! Zorionak!!


2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Deba eta Santurtziko triatloiak

DEBAKO TRIATLOIA

Larunbat goizean Debako sprint trialoian ospatu zen. Bertan Añorgatriko 6 triatleta izan genituen. Lasterketa polita, non bizikletako segmentuan, Itziarren gora igo beharreko maldek lasterketari gogortasun puntu bat ematen dioten.
































SANTURTZIKO TRIATLOIA

Igandean berriz, Santurtziko kirol portuan antolaturiko Sprint triatloian 6 ordezkari izan genituen. Landerrek zulatua izan zuen eta ezin izan zuen lasterketa amaitu. Bestalde, aipatzekoa neskek taldeka lortutako 3.postua. ZORIONAK!!!














2015(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena

Getaria eta Senpereko Triatloiak

Maiatzarekin batera, abian da Triatloi denboraldia eta iritsi da hilabeteetan zehar entrenatutakoa ikusteko momentua, fruituak jasotzeko eta disfrutatzeko momentua, alegia. Nahiz eta hasieran gauden eta gure kirolariek beste helburu batzuk izan (Zarutz, Salou, Onditz...), fin ibili ziren denak hala denak eta astebukaera borobila osatu zuten, batek baino gehiago bi triatloiak osatuaz! Horretaz gain, aipatzekoa taldeak bi froga hauetan izan zuen partaidetza jendetsua, 11 kiderekin Getarin eta 13 lagunekin Senperen! Eta ez hori bakarrik, taldeko giroa aparta denez, Senperera kanpingera joateko plana egin zuten larunbatetik, bertan atxaldea pasa, elkarrekin afaldu eta lo egin hurrengo egunerako indarrak hartu eta triatloian ekiteko! Gainera, taldean nerbioak errazago eramaten dira! Aupa ekipo!!! Hemen dituzue denbora eta argazki batzuk:

Getariako Triatloi Sprinta

Puesto Tiempo total Dorsal Nombre Apellidos
48 1:09:37 77 JULEN EGAÑA ALBISU
59 1:10:25 81 OIER OTABARTE BEITIA
87 1:12:27 75 IÑAKI OSORIO QUEREJETA
88 1:12:35 76 ANDER GOENAGA IRIONDO
114 1:15:18 82 ION ANDER EGUIBAR BECARTE
123 1:15:57 83 MIKEL ALKORTA ZABALETA
136 1:16:58 85 EGOITZ ALKAIN ULAZIA
169 1:19:21 84 EÑAUT AUZMENDI LARREA
210 1:23:39 79 MIKEL MARTIN PEREZ

Igor Corcuera eta Danel Lizartzak ere parte hartu zuten, baina tamalez ez zuten froga osatzea lortu. Igorrek arazo fisikoak zirela eta, eta Danelek, aldiz, korrikako bigarren itzulia eman ez zuelako deskuidoan.
















Senpereko Triatloi Sprinta

Postua    Dorsala   Izen-abizenak                               Kateg.         Igeri            Bizikleta         Korrika        GUZTIRA
14 39 EGANA ALBISU Julen SEH        13.38        39.47        21.25      1.14.50







19 185 OYABARTE Oier SEH        13.55        39.11        22.34      1.15.40
23 190 GOENAGA Ander SEH        15.08        39.27        22.31      1.17.06
33 187 MIRANDA Kepa SEH        12.56        41.36        25.20      1.19.52
39 41 ELVIRA GAINZARAIN David SEH        17.31        41.37        22.09      1.21.17
40 40 EGIBAR BECARTE Ion Ander SEH        13.18        41.15        26.46      1.21.19
53 44 LARRAURI Lander SEH        15.02        45.04        23.55      1.24.01
58 42 ESTEBEZ ANDRES Iban SEH        17.52        42.19        24.35      1.24.46
99 186 LIZARTZA Daniel SEH        17.05        48.39        25.15      1.30.59
138 3 TAPIA ZULAIKA Leire SEF        15.57        52.54        30.21      1.39.12
140 43 KEPA Miranda V3H        17.19        53.03        29.25      1.39.47
147 4 VINYES Gisela SEF        19.55        50.46        30.28      1.41.09
159 2 ODRIOZOLA SANTOS Onditz SEF        18.59      1.00.20        32.32      1.51.51














Emaitzak emaitza, TALDE GIRO BIKAINA AZPIRRATU berriz ere!

AUPA EKIPO!!!








2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia by Julen Egaña

Azkoitia. Arratsaldeko 15:30ak pasatxo. Antolakuntzak jarritako “Cafes La Brasileña”-ko postuan heltzeko kafea esne-hautsekin ebakia hartzen nabil. Gezurra badirudi ere goxo dago, ziur asko duen azukre piloaren eraginez. Brebaje hori hartzen nabilela, ingurura begiratu eta ezinezkoa izan zait burutazioa nigandik urruntzea. “Zertan habil larunbat batean arratsaldeko 15:30tan Azkoitin? Zer galdu zaik hemen?”. Erantzuna ez dut topatu; ez gutxienez lehenengoan. Oierretaz akordatu naiz orduan, bera ere bertan parte hartzekoa zen, izen emanda eta guzti, baina osasun arazoak direla medio etxean geratzea beste aukerarik ez du izan. “Hiregatik ere egingo diat korri Oier!!! Hi, es que Maratoi Erdi bat ez dek edozer gauza e!” esan dio nire super-egoak nire buruari, eta honek baieztatu du, amonarik izango ez balu bezala. Oierrengandik pena piskat sentitu ostean, Kepin etorri zait burura, hark ere korritu behar baitzuen; hori zen plana behintzat. Putakumea! Arbizuko Duatloira joatea nahiago izan du nirekin etortzea baino… kabroia! Inbidi pixkat eman dit momentuan, nik ere duatloia nahiago nuen eta, baina… Kriston plana zena, hirurok batera korrika egitearena, bakarkako triste batean bihurtu da. A ze panorama motel! Bueno, musika gutxienez ekarri det 21 kilometroetan zehar entretenitzeko, eta azkoiti eta azpeitiarrak ere hortxe izango dira. Nire burua animatu nahian, kaskoak ipini, Berri Txarraken “Min hau” jarri, eta korrika hasi naiz, beroketa on bat egiteko intentzioarekin.

Hasi bezain laster 5eko talde bat ikusi dut, zein edo zein postureoagoa. Batak Nike goitik behera, besteak Adidas du babesle, besteak Asics… tipo finak bostak. “Hauek proak dira” pentsatu dut, eta IVEFO sena atera zait bat-batean, “ea nolako beroketa egiten duten hauek”. 5 metroko tartea utzita segi diet. Lasai doaz, elkarrekin hizketan, irrika eta barrezka. Bi bueltatxo eman dituzte, eta gero jende artean galdu ditut. Pena. Baina ez dute ezer berezirik egin. Bitartean, izen arraroko afrikarrak ere berotzen hasi dira. “Amatxo maitea, a ze hanka finak dituzten! Hor ez da muskulurik! Eta zein baldar egiten duten korrika!!! Jajaja!” nire super-egoa berriro; baina oraingoan buruak ederki moztu dio, “ya baina ordu erdi aterako dizute. Zu iristerako afalduta egongo dira!”. Luzaketak egin, txukun; mugimendu artikularrak ere bai, batez ere azken aldian gerra ematen ari zaizkidan belaunak. Bitartean lasterketaren helburuak markatzen: “ondo legoke 1:30etik jeistea, Alkortak bezperan esan bezala” super-egoa da berriro. “Bueno, 4:00 minutu/kilometroko erritmora joaten saiatuko naiz gorputzak esaten didan arte, 16. kilometroa izango dela horrezkero. Eta gainontzekoak sufritzera!”. Ados. Pare bat sprint txiki eta prest nago, goazen irteerara! Hori bai, pixa egin ezazu lehenago!

Abian da 2015eko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia! 800 pertsona inguru gaude korrika, eta lehen kilometroetan zure tokia egin behar duzu, gorputzari gerora faktura pasako dion esfortzurik egin gabe, noski. Bakoitza bere airera doa lehen kilometroetan eta lasterketak ez du inongo ordenarik. Bat-batean, jendea pasatzen nenbilela, taldetxo bat, 10-15 gizonezkoek osaturikoa. Tinko dijoazte, sendo, pausu onean korrika. Hauek badakite zertan dabiltzan. Haien atzean jarri naiz, haizetik gorde eta arnasa pixka bat hartzeko. “Hauek polikiegi doaz!” nire super-egoa berriro. Oraingoan ere fin erantzun dio buru hotzak, “itxoin, begira dezagun zein erritmoan doazen eta ikusiko dugu zer egin”. 4:00 minutu/kilometroko. Perfekto, juxtu ni bilatzen nenbilen erritmoa. Pixkanaka taldetxoaren bigarren ilaran jarri naiz, albo batean, erdian agobiatu egiten naiz eta. Aurrean, Azkoitriko lagun bat dut, 45 urte inguruko tipo ile urdindu bat. Fina. Izugarri fina; muskuluak markatuak dituen horietakoa, baina ez puztua. Tipoa herriko alkatea izan behar da, mundu guztiak agurtzen eta animatzen baitu. Tinko doa taldetxotik tiraka. Ondoan kamiseta bereko beste Aizkoitriko lagun bat, gazteagoa hau, 30 inguru, baina itxura indartsu eta fibrosoarekin bera ere bai. Oinordekoa ote. Hau ere maitatua da oso herrian. Bien gidaritzapean, eta jendearen animoez, kilometroak jaten goaz. Gustura noa oso, baina pixkanaka hankak nabaritzen noa, gero eta nekatuagoak, gero eta kargatuagoak. Pisua hartzen hasten dira, eta pauso bakoitza ematea gehiago kostatzen da. Azkoitian ez dakit zenbat buelta eman ondoren, Azpeitira bidean gara. “Bueno Julen, hau ia-ia bukatu da, aguantatu!”. Hori pentsatzen nenbilela, 15 KM-ko kartela. “Bueno, sufritzea tokatzen da gaur”. Aurrekoek tinko segitzen dute, pauso sendoz, baina konturatu ez banaiz ere atzera begiratu eta taldea zena taldetxo bihurtu da. Azpeitiko kaleetan barna, sufritzen baina, errez nindoanaren sentsazioa. Erlojua begiratu eta 5:30 markatzen dit. “Hau erotu da!” pentsatu dut. Jarraiki, obretan dagoen herriko plazara iritsi aurreko maldan behera emozionatu eta konturatu gabe lehenengoak pasa eta talde buruan jarri naiz, 3-4 metro hartuz. Hortik, Azpetian ezagutzen nuen kale bakarretik pasa gara, tabernen kalea, eta bertan jende gazte andana. Nola ez, denak izugarri animatzen taldean genituen herriko makinei. Bat-batean, eskuin aldetik Azkoitriko gaztea eta beste taldeko kide batek pasa naute, erritmoa gogortuz. Hortzak estutu eta haien atzean jarri naiz berriz ere. Beste batek bakarrik aguantatu die erritmo aldaketa, eta laukote bat osatu dugu. “A ze kaña daramaten hauek, ez dakit aguantatuko dudan!”. Erlojuari begiratu eta 3:50 minutu/kilometroko. “Dios! Nola hala hauekin aguantatu behar det!”. Pixkanaka gorputza ohitzen doa eta gero eta gusturago noa erritmo horretan, baina pausu bakoitza benetan bortitza da; gorputz guztian sentitzen dut oinak lurraren kontra jotzean egiten duen bibrazioa. “Tira Julen, TIRA!!!” nire buruari. Azken kilometroko pankarta pasatzea izugarria izan da. Ederki sufritzeko kapaza izan naiz eta Azkoitriko bi basapizti hauei aguantatzeko ere bai. Eskerrak haiek azaldu diren bestela … Hau pentsatzen nenbilela, Loiolara doan helmugako zuzenean sartu gara. Helmuga ikusten dut, azken metroak dira. Barrena guztiz hustutzako erritmoa bizkortu eta Azkoitriko lagunak atzean uzten ditut apurtxo batez. Helmugara hurbiltzen noan heinean, bertan markatzen den denbora gero eta argiago ikusten dut. 1:25:20… eta denbora pasaz doa. “Nola?” nire super-egoak buruari; berak ere ez du sinesten. Erlojuan denbora totalari begiratu eta bai, helmugako markagailuak arrazoi zuen, eta buruak berriz ere baiezkoa egiten du. Helmuga pasa eta oraindik ez dut sinesten: 1:25:40 markatzen dit erlojuak. Irribarre bat margotzen da nire aurpegian eta poliki oinez edariaren bila noa berehala. 

Asimilatzen nenbilen bitartean lasterketako kamiseta banatzen didate, edari isotonikoa hartu eta tragoz edaten dut ia litro erdiko botila. Beste baten bila noa. Eta fruta jaten hasten naiz. Bitartean, lasterketak eta denbora hori egiteak niregan utzitako oinazeak aztertzen hasten naiz. Hankak izugarri minduak ditut eta lanak ditut normal oinez egiteko. Arropa izerditua kendu, lasterketako kamiseta jarri eta luzatzera ekiten diot. “A ze mina! Amatxo maitia!!!”. Hor nenbilela zozketako pankartari erreparatu diot. Atentzioa deitu dit izugarri sari pila daudela; igual 70 edo gehiago. Kasualitatez nire dortsala bertan dagoen begiratu eta … “hara! 458! Nerea!!! No jodas! Inoiz ere ez zait ezer tokatu eta!”. “458… bai, bai nerea da!”. Saria jasotzera joan eta gazta erdi bat opari! Elegante! Poz-pozik dutxarako bidea hartu dut, irrifarra aurpegian, nekea hanketan, gazta besapean eta satisfazio itzela bihotzean. “Zorionak Julen”. Nire super-egoa da berriz, gorputza zoriontzen.

2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

Kepa Miranda eta Iker Amondarain

Blog-ean sekzio berria estreinatzen dugu. Pixkanaka gure triateltak ezagutzen joango gara. Hilero, taldeko bi triatleta izango ditugu zenbait galderei erantzuten. Gaurkoan Kepa Miranda eta Iker Amondarain izango ditugu.

Kepa Miranda "Kepinot"



Hobekien egin duzun lasterketa?


Onditz 2013

Gustuko duzun distantzia?


Olinpikoa



Gustuoen duzun lasterketa?



Onditz



Igeriketa, txirrindularitza ala oinezko lasterketa?



Igeriketa



Trialoirako erosi duzun azken produktua?



3 palotako gurpila



Lasterketa batean "liada" handiena?



Zapatilak kaletan alderantziz jarri eta T1era iristean konturatu



Momentu bat Añorgako triatloi taldearekin?



Onditzeko bazkariaren ondoren kubateoa



Zein lasterketa egitea gustatuko litzaizuke?


Kona ametsetan, Zarautz errealitatean.






Iker Amondarain "Piper"



Hobekien egin duzun lasterketa?


Onditz 2014. Aitorrekin tropel izugarria!

Gustuko duzun distantzia?


Olinpiko bikoitza



Gustuoen duzun lasterketa?



Taldekideekin furgonetan joan behar den edozein. Bereziki Aritzaleku.



Igeriketa, txirrindularitza ala oinezko lasterketa?



Igeriketa zalantza gabe. Nahiago nuke korrika 1,5km eta igeri 10km balira.



Trialoirako erosi duzun azken produktua?



Dutxarako txanpua.



Lasterketa batean "liada" handiena?



Nahiko metodikoa naiz eta liada gutxi. Baina dena galtzen dut: pulsometroa, txipa, GPSa,... Bueno, Peñiskolatik bueltan furgonetako atea atera nuen.



Momentu bat Añorgako triatloi taldearekin?



Gasteizko IM 1/2 ikustera joan ginenekoa. Gaueko parrillada, bainua, goiz osoa lagunartean, ... izugarri ederra



Zein lasterketa egitea gustatuko litzaizuke?


ö till ö karrera, Estocolmon.