Azkoitia. Arratsaldeko 15:30ak pasatxo.
Antolakuntzak jarritako “Cafes La Brasileña”-ko postuan heltzeko kafea
esne-hautsekin ebakia hartzen nabil. Gezurra badirudi ere goxo dago, ziur asko
duen azukre piloaren eraginez. Brebaje hori hartzen nabilela, ingurura begiratu
eta ezinezkoa izan zait burutazioa nigandik urruntzea. “Zertan habil larunbat
batean arratsaldeko 15:30tan Azkoitin? Zer galdu zaik hemen?”. Erantzuna ez dut
topatu; ez gutxienez lehenengoan. Oierretaz akordatu naiz orduan, bera ere bertan
parte hartzekoa zen, izen emanda eta guzti, baina osasun arazoak direla medio
etxean geratzea beste aukerarik ez du izan. “Hiregatik ere egingo diat korri
Oier!!! Hi, es que Maratoi Erdi bat ez dek edozer gauza e!” esan dio nire
super-egoak nire buruari, eta honek baieztatu du, amonarik izango ez balu
bezala. Oierrengandik pena piskat sentitu ostean, Kepin etorri zait burura,
hark ere korritu behar baitzuen; hori zen plana behintzat. Putakumea! Arbizuko
Duatloira joatea nahiago izan du nirekin etortzea baino… kabroia! Inbidi pixkat
eman dit momentuan, nik ere duatloia nahiago nuen eta, baina… Kriston plana
zena, hirurok batera korrika egitearena, bakarkako triste batean bihurtu da. A
ze panorama motel! Bueno, musika gutxienez ekarri det 21 kilometroetan zehar
entretenitzeko, eta azkoiti eta azpeitiarrak ere hortxe izango dira. Nire burua
animatu nahian, kaskoak ipini, Berri Txarraken “Min hau” jarri, eta korrika
hasi naiz, beroketa on bat egiteko intentzioarekin.
Hasi bezain laster 5eko talde bat ikusi dut, zein edo zein postureoagoa. Batak Nike goitik behera, besteak Adidas du babesle, besteak Asics… tipo finak bostak. “Hauek proak dira” pentsatu dut, eta IVEFO sena atera zait bat-batean, “ea nolako beroketa egiten duten hauek”. 5 metroko tartea utzita segi diet. Lasai doaz, elkarrekin hizketan, irrika eta barrezka. Bi bueltatxo eman dituzte, eta gero jende artean galdu ditut. Pena. Baina ez dute ezer berezirik egin. Bitartean, izen arraroko afrikarrak ere berotzen hasi dira. “Amatxo maitea, a ze hanka finak dituzten! Hor ez da muskulurik! Eta zein baldar egiten duten korrika!!! Jajaja!” nire super-egoa berriro; baina oraingoan buruak ederki moztu dio, “ya baina ordu erdi aterako dizute. Zu iristerako afalduta egongo dira!”. Luzaketak egin, txukun; mugimendu artikularrak ere bai, batez ere azken aldian gerra ematen ari zaizkidan belaunak. Bitartean lasterketaren helburuak markatzen: “ondo legoke 1:30etik jeistea, Alkortak bezperan esan bezala” super-egoa da berriro. “Bueno, 4:00 minutu/kilometroko erritmora joaten saiatuko naiz gorputzak esaten didan arte, 16. kilometroa izango dela horrezkero. Eta gainontzekoak sufritzera!”. Ados. Pare bat sprint txiki eta prest nago, goazen irteerara! Hori bai, pixa egin ezazu lehenago!
Hasi bezain laster 5eko talde bat ikusi dut, zein edo zein postureoagoa. Batak Nike goitik behera, besteak Adidas du babesle, besteak Asics… tipo finak bostak. “Hauek proak dira” pentsatu dut, eta IVEFO sena atera zait bat-batean, “ea nolako beroketa egiten duten hauek”. 5 metroko tartea utzita segi diet. Lasai doaz, elkarrekin hizketan, irrika eta barrezka. Bi bueltatxo eman dituzte, eta gero jende artean galdu ditut. Pena. Baina ez dute ezer berezirik egin. Bitartean, izen arraroko afrikarrak ere berotzen hasi dira. “Amatxo maitea, a ze hanka finak dituzten! Hor ez da muskulurik! Eta zein baldar egiten duten korrika!!! Jajaja!” nire super-egoa berriro; baina oraingoan buruak ederki moztu dio, “ya baina ordu erdi aterako dizute. Zu iristerako afalduta egongo dira!”. Luzaketak egin, txukun; mugimendu artikularrak ere bai, batez ere azken aldian gerra ematen ari zaizkidan belaunak. Bitartean lasterketaren helburuak markatzen: “ondo legoke 1:30etik jeistea, Alkortak bezperan esan bezala” super-egoa da berriro. “Bueno, 4:00 minutu/kilometroko erritmora joaten saiatuko naiz gorputzak esaten didan arte, 16. kilometroa izango dela horrezkero. Eta gainontzekoak sufritzera!”. Ados. Pare bat sprint txiki eta prest nago, goazen irteerara! Hori bai, pixa egin ezazu lehenago!
Abian da 2015eko Azkoitia-Azpeitia Maratoi
Erdia! 800 pertsona inguru gaude korrika, eta lehen kilometroetan zure tokia
egin behar duzu, gorputzari gerora faktura pasako dion esfortzurik egin gabe,
noski. Bakoitza bere airera doa lehen kilometroetan eta lasterketak ez du
inongo ordenarik. Bat-batean, jendea pasatzen nenbilela, taldetxo bat, 10-15
gizonezkoek osaturikoa. Tinko dijoazte, sendo, pausu onean korrika. Hauek
badakite zertan dabiltzan. Haien atzean jarri naiz, haizetik gorde eta arnasa
pixka bat hartzeko. “Hauek polikiegi doaz!” nire super-egoa berriro. Oraingoan
ere fin erantzun dio buru hotzak, “itxoin, begira dezagun zein erritmoan doazen
eta ikusiko dugu zer egin”. 4:00 minutu/kilometroko. Perfekto, juxtu ni
bilatzen nenbilen erritmoa. Pixkanaka taldetxoaren bigarren ilaran jarri naiz,
albo batean, erdian agobiatu egiten naiz eta. Aurrean, Azkoitriko lagun bat
dut, 45 urte inguruko tipo ile urdindu bat. Fina. Izugarri fina; muskuluak
markatuak dituen horietakoa, baina ez puztua. Tipoa herriko alkatea izan behar
da, mundu guztiak agurtzen eta animatzen baitu. Tinko doa taldetxotik tiraka.
Ondoan kamiseta bereko beste Aizkoitriko lagun bat, gazteagoa hau, 30 inguru,
baina itxura indartsu eta fibrosoarekin bera ere bai. Oinordekoa ote. Hau ere
maitatua da oso herrian. Bien gidaritzapean, eta jendearen animoez, kilometroak
jaten goaz. Gustura noa oso, baina pixkanaka hankak nabaritzen noa, gero eta
nekatuagoak, gero eta kargatuagoak. Pisua hartzen hasten dira, eta pauso
bakoitza ematea gehiago kostatzen da. Azkoitian ez dakit zenbat buelta eman
ondoren, Azpeitira bidean gara. “Bueno Julen, hau ia-ia bukatu da, aguantatu!”.
Hori pentsatzen nenbilela, 15 KM-ko kartela. “Bueno, sufritzea tokatzen da
gaur”. Aurrekoek tinko segitzen dute, pauso sendoz, baina konturatu ez banaiz
ere atzera begiratu eta taldea zena taldetxo bihurtu da. Azpeitiko kaleetan
barna, sufritzen baina, errez nindoanaren sentsazioa. Erlojua begiratu eta 5:30
markatzen dit. “Hau erotu da!” pentsatu dut. Jarraiki, obretan dagoen herriko
plazara iritsi aurreko maldan behera emozionatu eta konturatu gabe lehenengoak
pasa eta talde buruan jarri naiz, 3-4 metro hartuz. Hortik, Azpetian ezagutzen
nuen kale bakarretik pasa gara, tabernen kalea, eta bertan jende gazte andana.
Nola ez, denak izugarri animatzen taldean genituen herriko makinei. Bat-batean,
eskuin aldetik Azkoitriko gaztea eta beste taldeko kide batek pasa naute,
erritmoa gogortuz. Hortzak estutu eta haien atzean jarri naiz berriz ere. Beste
batek bakarrik aguantatu die erritmo aldaketa, eta laukote bat osatu dugu. “A ze
kaña daramaten hauek, ez dakit aguantatuko dudan!”. Erlojuari begiratu eta 3:50
minutu/kilometroko. “Dios! Nola hala hauekin aguantatu behar det!”. Pixkanaka
gorputza ohitzen doa eta gero eta gusturago noa erritmo horretan, baina pausu
bakoitza benetan bortitza da; gorputz guztian sentitzen dut oinak lurraren
kontra jotzean egiten duen bibrazioa. “Tira Julen, TIRA!!!” nire buruari. Azken
kilometroko pankarta pasatzea izugarria izan da. Ederki sufritzeko kapaza izan
naiz eta Azkoitriko bi basapizti hauei aguantatzeko ere bai. Eskerrak haiek
azaldu diren bestela … Hau pentsatzen nenbilela, Loiolara doan helmugako
zuzenean sartu gara. Helmuga ikusten dut, azken metroak dira. Barrena guztiz hustutzako
erritmoa bizkortu eta Azkoitriko lagunak atzean uzten ditut apurtxo batez.
Helmugara hurbiltzen noan heinean, bertan markatzen den denbora gero eta
argiago ikusten dut. 1:25:20… eta denbora pasaz doa. “Nola?” nire super-egoak
buruari; berak ere ez du sinesten. Erlojuan denbora totalari begiratu eta bai,
helmugako markagailuak arrazoi zuen, eta buruak berriz ere baiezkoa egiten du. Helmuga
pasa eta oraindik ez dut sinesten: 1:25:40 markatzen dit erlojuak. Irribarre
bat margotzen da nire aurpegian eta poliki oinez edariaren bila noa berehala.
Asimilatzen nenbilen bitartean lasterketako kamiseta banatzen didate, edari
isotonikoa hartu eta tragoz edaten dut ia litro erdiko botila. Beste baten bila
noa. Eta fruta jaten hasten naiz. Bitartean, lasterketak eta denbora hori
egiteak niregan utzitako oinazeak aztertzen hasten naiz. Hankak izugarri
minduak ditut eta lanak ditut normal oinez egiteko. Arropa izerditua kendu,
lasterketako kamiseta jarri eta luzatzera ekiten diot. “A ze mina! Amatxo
maitia!!!”. Hor nenbilela zozketako pankartari erreparatu diot. Atentzioa deitu
dit izugarri sari pila daudela; igual 70 edo gehiago. Kasualitatez nire dortsala
bertan dagoen begiratu eta … “hara! 458! Nerea!!! No jodas! Inoiz ere ez zait
ezer tokatu eta!”. “458… bai, bai nerea da!”. Saria jasotzera joan eta gazta
erdi bat opari! Elegante! Poz-pozik dutxarako bidea hartu dut, irrifarra
aurpegian, nekea hanketan, gazta besapean eta satisfazio itzela bihotzean.
“Zorionak Julen”. Nire super-egoa da berriz, gorputza zoriontzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina