2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

2014/11/23: Bike Training: Añorga-Zumaia-Errezil-Tolosa-Añorga (93km)

Igandean bildu gara, aspaldiko partez, 7 laguneko Añorgako triatloi taldeko txirrindulari taldetxoa. Oier, Julen, Aitor, David, Vicent, Egoitz eta Iker. Errezilgo bidean, txantxa eta hizketaldi artean, Zumaiaraino, ederki  joan gara. Orioko gainean jada nabari da udan etxekolanak nork egin dituen eta nork ez, eta hala aldapa gora jada nabari dira lehen ai-eneak tropelaren atzealdean.

Bixi jeitsi gara… Tour-eko txirrindulariak bagina lez, Julenek 2017rako editatuko duen bideoan guapo agertze aldera.
Itsasoak, ikuspegi ederra oparitu digu: “hi, Donostia euritan dek!”.

Errezilen gora hasterako, Vicent-en txantxa (dela uste duguna) bota digu: “Tú! Llevamos 30km/h de media. Esto no se puede estropear). Txantxa? Bai zera. Han joan da. Ez dakigu inertziari esker goian salto egin eta Aralargo San Migeleraino iritsi den. Baina laister izan dugu, gu harnas-estuka ginela, atzera eta aurrera, berriz gure alboan. Egoitz, oso duin, Euskadiko elastikoa soinean, aurrea hartuta irten da Errezil pasa eta berehala. Oier ere, argazkiak ateratzearen aitzakiarekin, erakustaldi paregabea egiteko gai izan da. Eta Julen, pazientzia apur bat eta talde sena gehitzearen pazientziarekin, ia txistuka aldapa gora.

Jeitsiera zirraragarri baten ostean, Tolosara iritsi eta erritmoa jeitsi gabe Donostiarako bidea hartu dugu. Davidek Andoaineranino. Gainontzekook, Galarretaraino egin dugu elkarrekin bidea.

Datorren astera arte!

2015 hontan Iron Man erdiko distantzian jardungo garen Añorgatarrak ez gara gutxi. Eta Iron Man-arekin ordagoka hasi denik ere bada. Denborak, gorputzak, jardunak, esango du.

Añorga TT Bike Training (Errezil)



Textua: Iker Amondarain
Bideoa: Julen Egaña

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina