Gaurkoa ibilbide polita. Kepa Mirandaren agindupean eta bainujantzia jarrita hasi da Antiguako kiroldegiko igerilekuan. 25ekoan gora eta behera, ostera afarian kontatzeko abenturatarako ere ematen du ordubete batek. Jon Ander, itzuli al dek bikia berera? Mikel, palak topatu al dik bere laguna?
Aitzakia, gero etorri denerako.
11a laguneko grupeta polita bildu da, ezhoiko bilgunean. Antonio Arzak kalearen 4.ean dagoen @Duit garagardotegian. Mailot eta kuloterik ez, baina batek baina gehiagok elastiko estua ekarri du, gaur piszinan landutako goiko gorputz adarrei etekin apur bat ateratzeko asmotan. Atetik sartu bezain laister draftinga botizki baliatu eta ziztu bizian iritsi gara ostera anoa gune izango dugun mahaira. Hartu ditugu lekuak. @Duit garagardotegiko karta ikustearekin batera hasi dira arnas-estuak. Ai ama! Ai ama! Pultsazioak gora, anaerobiko estentsiboan, tabernako atetik ixilpeko maitea (agur bat hemendik, gure 11 ixilpeko maiteei) sartu dela dirudi; baina ez, taldekide dugun Kepa Miranda Seniorrek prestaturiko onddo kroketen eragina da. Norberak, bere bidea hartu du, eta @Doka tabernarako transizioa baina lehen, @Duit segmentuan Loio garaile, zalantzarik gabe, bere “Hamburguesa Duit Doble”-arekin.
Ederki afaldu dugu. Mila esker, Duit. Afariagatik, eta urtean zehar izango dugun zuen laguntzagatik. Bada ez bada ere, torrijak eta txokolatezko coulange-ak, glukogeno erreserbak betetzeko. Belar uxuala botila bat ere hartu dugu, Añorga KKE-TTko entrenatzaile @Oier eta @Julenek gomendauta. Hala ere, argitzeke geratu da honen onura metabolikoa.
Talde izaera trinkotzeko triatloi-foruma egin dugu @Doka tabernan. Era horizontalean antolaturik eta asanblada egitura erradikalenean jardun dugu hizketan, partaideok biharamuneko entrenamenduarekin gogoratzen hasi garen arte. Eta orduan, soilik orduan, hartu dugu etxerako bidea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina