2014(e)ko abenduaren 25(a), osteguna

2014 URTEKO BALANTZEA



Badoa 2014 urtea eta balatzea egiteko garaia da. 

Urte polita izan da  bizipen ugariz betea. Duatloiak( Eibar, Sarriguren,...), triatloiak( Deba, Mutriku, Lekeitio, Hondarribi, Onditz, ...),  Aritzalekun eta Gasteizen pasatako astebukaerak, Half Iron Man-etan debutak(Zarautz eta Gasteiz), Pirinioetako "alturako kontzentrazioak",eta milaka kilometro gipuzkoako errepideetan pedalei eragiten.







Urtearekin batera, zenbait triatleta ere joan zaizkigu Aitor, Riki, Mikel eta Harri. Eskerrik asko gurekin lehen urteak egiteagatik, plazerra izan da zuen alboan triatloiko lehen urteak konpartitzea. Zorte on zuen bizitzako etapa berrietan eta jakin dezazuen, ateak zabalik izango dituzuela.

Bestalde, urtez urte familia handiagotzera datozen lagun berriak ditugu Jon Ander, Iosu, Leire, Ander, Iban, Onditz, Danel, Eñaut, Iban, Kepa eta  Iker. Zuei ere eskerrik asko eta ea Añorgako triatloi taldeko lehen garaipena ekartzen dezuen!! jijiji









ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!










iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina